Emakumeak, gehiegitan, teknologien diseinuaz eta ekoizpenaz aparte egoten dira. Hala ere, horietako askok ekoizpen-prozesu horretan zeregin aktiboa izan duten arren, bigarren mailako eginkizun ikusezina esleitzen zaie.
Emakumeek gailu teknologikoen erabilera nabarmen handitu duten arren, oraindik ere arrakala handiak ikusten dira sarbide material, ekonomiko eta sinbolikoari lotuta. Problematika horri buruzko genero-ikuspegia duten azterlan gutxi identifikatu ditugu, eta ondorioztatu dugu emakumeek edo beste kolektibo batzuek IKT zerbitzuak eta produktuak eskuratzeak ez duela esan nahi inklusio digitala denik.
Horrek eragin negatiboa du emakumeengan, lanaldi partzialean eta aldi baterako kontratuekin kontratatzeko joera baitago. Horrek soldata-arrakala handiak sortzen ditu.
Teknologien diseinuan eta produkzioan emakume gutxi daudenez, teknologia horiek ez dituzte aintzat hartzen emakumeen beharrak, interesak, lehentasunak eta iritziak, eta, beste arazo batzuen artean, erreferente femenino gutxi daude eremu digitaletan.
Emakumeen parte-hartzeari dagokionez, Barcelona Digital Talent-en ikerketak erakusten duenez, emakumeen % 8k bakarrik betetzen ditu lanpostu tekniko eta espezializatuak, eta galdetutako enpresen % 10,8k soilik jasotzen zuen programa edo politika espezifikoren bat emakumeak kontratatzeko orduan.
Gure ustez eragina izan du gizonak, emakumeen lana gutxietsi egiten dutelako, haiek antzekoa den zerbait sortuz eta lorpen bat lortuz eta emakumeak itzalean uzten dituzte. Adibide on bat da Ada Lovelace-lena. Programa zitekeen konputagailu batentzako programa bat egiten zuen lehen pertsona izan zen, egungo ordenadoreen antzekoa den funtzionamendua zuen. Lehen ordenagailua sortu arte ez zen bere asmakizuna ezaguna egin, nahiz eta lana urte batzuk beranduago oso garrantzitsua izan Victoriar aroan (1837-1901).
Emakumeak aitortza gehiago izateko zientziaren bidea hartu dezaten animatu beharra daude. Horrez gain, garai bateko zientzialariak orain hasi dira aipatzen, dominatzen…
Emakumeek aurrerapen zientifikoari eta sozialari egiten dioten ekarpena ikusaraztea eta gizartearekin ospatzea. Genero-berdintasuna bermatzea, sinposio eta batzorde zientifikoetan parte hartuz eta haiek gidatuz, hala nola konferentzietan, batzordeetan eta adituen bileretan. Laguntza eta sareen sorrera sustatzea, zientzialari gazteek beren itxaropenak asebeteko dituzten karrerak planifikatu eta garatu ahal izan ditzaten.
Emakumezko erreferente ikusgarriak izateak areagotu egiten du neskek karrera zientifikoetan duten interesa,garrantzitsua baita erreferenteak edukitzea, ikusiz badaudela emakumeak lorpenak dituztela gustatzen zaien hori egiteagatik, gauzak sortzeagatik… beren burua imajinatzen laguntzen baitie jarduera horiek garatzen.