Eta etorkizunean zer?


Digitalizazioak gauza positibo asko ekarriko ditu etorkizun batean, baina haiekin gauza txarrak baita ere. Horien inguruan ikertuko dugu aurrerantzean. Etorkizun batean digitalizazioak nola funtzionatuko duen, zer eragin izango duen, balioa…

Ezin bestean, adimen artifialean barneratuko gara, gaur egun, aurrerapen handia izaten ari den gai bat dela eta. Hor, balio etikoak sartuko ditugu, makina bat gai izango al da pertsona bat ordezkatzeko? Sentimenduak edukiko ahal dituzte?
Azken finean, robot horiek entrenatzen dituzten pertsonen izaera izango dute, orduan, pertsona bakoitza ordezkatzeko, bakoitzak bere robota entrenatu beharko du? Makina horiek desberdintasunak izango dituzte beraien artean? Denborarekin pertsonak makina bihurtuko gara? Dena programatuta egongo al da etorkizun batean?

Hauek eta beste hainbat galdei erantzuna ateratzen saiatuko gara gure ikerketaren bidez, gure barne dudak argitzen, nahiz eta ez asmatu, etorkizunean zer, gure ikerketa egingo dugu. Emaitzara gerturatzeko.

Baita ere kontuan izan behar da adimen artifizialak hainbat abantaila dituela. Hauetako batzuk, datu asko azkar azter ditzakela, gizakiek gaizki interpreta ditzaketen patroiak eta perspektibak identifikatzen edo ezertazen dituela, gure egunerokoan, adibidez etxean gelako tenperatura, argiztapen… kontrolatzeko adimen artifiziala erabiltzen da. Hainbat gauzetarako erabiltzen bada iada, etorkizunean denetarako erabiliko dugu.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientzia onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie-politika, onartzeko, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies